PERFORMANCE "ETIKETADUN KATEAK HAUTSIZ"



ALDIKADEA ANTZERKI TALDEA 

    Aldikadeakoak 2009an performance hau burutzeko  batu ginen. Haize freskoa bailitzan edo haize bolada baten gisa etorri zen proiektua, gure norantzakoa zehaztuz.
Esperientzia eta proiektu ezberdinetatik gatozen partaidez osaturik dago Aldikadea, Ainara Artetxe, Arantza Fernández, Elena Ruiz, Maite Pascual eta  Montse Parra dira Aldikadeakoak.
“Etiketadun Kateak Hautsiz” performancearekin haize bolada berritzailea eskeini nahi dugu. Komunikatzeko ahozkotasuna alde batera utziz, hitza eman nahi izan diegu mundua aldatzen saiatu izan diren emakume iraultzaileei, iraultzaren esanahia bere txikitasunetik handitasunera eramanez. Bestelako espresio bideak garatu nahi ditugu, kodifikazio berriak.
Historikoki hiru une ezberdinetan kokatzen dira hiru emakumeok: feminismoaren hastapenetik gaur egunerarte.


ESPEKTAKULUA:
ETIKETADUN KATEAK HAUTSIZ
Hiru espazio, hiru une historiko, hiru emakume, ekintza bakar eta era  simultaneoan. Arte erakusketa bat bailitzan, publikoak espazioan zehar pasiatzea da helburua, bere sentimenduak askatzea, pertzepzioei ateak zabaltzea, haize berritzaileek barnea astintzea.
Espektakuluaren hasieran, setazko arren metamorfosiaren lehen urratsak dirudiena, pertsonaiak esnatzen doaz, lehen zapalkuntzatik ihesean doazen emakumeak azaltzen dira.
Hiru pertsonaia, hiru emakume, hiru une historiko bakarrean garatzen dira:
  • Sufragista: XIX mendearen bukaera eta XX mende hasiera.
  • Langilea: Lehen mundu gerra.
  • Transgeneroa: XX mende bukaera eta  XXI mende hasiera.
Pertsonaia bakoitzak bere barne bidaia egiten du, hasieran egokitu zaion paperaren onarpena dakar berekin, baina barne iraultzara daramatza bide horrek,  lotzen dituzten kateak haustera.
Sufragista konturatuko da parte hartu nahi duen sistema berak ito egiten duela, bere ahotsa ixilarazten duena dela.
Langileak lanaren gustutik hasi eta konturatuko da automatismoaren biktima dela, sistemaren pieza bat besterik ez dela, makinaren luzapen bat, alegia.
Transegeneroak etiketekin jolastuko du, generoaren bereizketarekin, aurreritzien beharrezkotasunarekin, izendatzearen beharrarekin, izatearekin, baina konturatuko da etiketek mugatu egiten dutela, etiketek izendatzen dutela baina ez diotela izanik ematen, izana barnean dagoela, norberaren esentziaren biluztasunean.
Banaka banaka, barne bidaiaren bukaeran norbanakoaren kateen kontzientzia hartzen dute pertsonaiak, eta kate hoiek hausteko bidea aurkitzen dute: IZATEA.



PRENTSA


FITXA ARTISTIKOA
Ideia originala:
AINARA ARTETXE
Pertsonaiak:
ARANTZA FERNANDEZ:  Sufragista.
MAITE PASCUAL: Langilea.
OLAIA ALBERDI:  Transgeneroa.
Teknikariak:
MONTSE PARRA
ELENA RUIZ
Produkzioa:
ALDIKADEA
Zuzendaria:
AINARA ARTETXE


FITXA TEKNIKOA
Iraupena: 30 minutu.

Deskarga eta muntaia: 3 ordu.

Batzea  eta  Karga: ordu 1.

Eszenatokia: Aretoko dimentsioak gutxi gora behera, 10mx8m (antzezpen espazioak ezberdinak izan daitezke, espazioaren formari dagokionez eta baita dimentsioari dagokionez, baita ere kalean egin daitekeelarik).

Audio :Gutxienezko 1000Wko soinu ekipoa.

Fokuak: Espazioa eskeintzen dituen posibilitateen arabera. Fokorik ez izatekotan, gureak erabiliko genituzke. 

            Kontratazio baldintzak adosteko deitu telefono honetara: 696946493 (Maite)